Booktegi - ElkarrizKATEA - Ana Morales eta Iñigo Astiz

Booktegi kultur elkartea da, eta euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzea du helburu. Formatu elektronikoak ahalik eta modu eraginkorrenean aprobetxatzen saiatzen gara helburu horren alde. Webgunean (booktegi.eus) gure liburuak dohainik deskarga daitezke, baita gure bideoak ikusi eta audioak entzun ere. Liburuak eta audioak hainbat ataletan antolatuta daude: fikzioa, drama, erreportajea, poesia, kirolak, saiakera, gazte literatura… Bideoetan idazleen elkarrizketak daude ikusgai, baita saio berezien filmazioak ere.

ElkarrizKATEA saioan urtero-urtero literatur solasaldien katea osatzen dugu. A idazleak B idazleari galderak egiten dizkio lehenengo atalean; bigarrenean, B idazleak egiten dizkio galderak D idazleari… Azken atalean, azken egileak lehenengoari –A idazleari– galdetzen dio bere lana, bizitza eta iritzien inguruan. Idazleekin batera, editoreek eta itzultzaileek parte hartzen dute ElkarrizKATEAn. Solasaldi irekiak dira, eta literatura eta liburuak maite dituen edozein ikuslerentzat interesgarriak. ElkarrrizKATEAk literaturaz ikasteko aukera ematen digu, baita idazleen eta beren munduen gaineko informazioa jasotzeko abagunea ere. 

Jarraian, ikusi Ana Moralesek Iñigo Astizi "ElkarrizKATEA" proiektuaren baitan egindako elkarrizketaren lehen zatia (17.minutura arte) eta egin iruzkinak blogean.

Nahi duzuna idatzi iruzkinetan, baina inspiraziorik behar baduzu:

  • Poesiarekin gozatu al duzu inoiz?
  • Baduzu olerki edo olerkigile kuttunik?
  • Ana Morales edo Iñigo Astiz ezagutzen zenituen?
  • Haurrekin irakurri al duzu inoiz poesiarik?
  • Baduzu gogoan poesia eta hezkuntza uztartzen dituen esperientzia positiborik?

Iruzkinak

  1. Iruzkinetan ez du uzten loturarik txertatzen, baina helbideak kopiatu eta itsatsi ditzakezue:
    -Ana Morales itzultzailearen "Xerezaderen Artxiboa" edo entzuteko literatura: xerezade.org
    -Iñigo Astizen "Hondakindegia" poesia errezitaldi antzeztua: labur.eus/Hondakindegia

    ErantzunEzabatu
  2. Idazle hauek ez nituen ezagutzen. Poesia gustatzen zait, bai, baina ez dut ohitura irakurtzeko, askoz gutxiago euskaraz. Hori dela eta, hemen poesia irakurtzea eta idazleak ezagutzea oso interesgarria iruditzen zait, ea Irale bukatzen dudanean poesia libururen bat irakurtzen dudan, euskaraz, noski.

    ErantzunEzabatu
  3. Eskolan, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan, poema buruz ikasi behar izan nituen. Hori izan zen poesiarekin izan nuen lehenengo kontaktua. DBHn ere olerkiak landu nituen, gaztealaniaz batez ere. Bi esperientzia hauetan memoria eta analisia izan ziren lan egiteko ardatzak, gozamena eta irakurzaletasuna alde batera utzita.
    Gaur egun argitaratu diren lanei esker (Iñigo Astiz edo Leire Bilbaorenak, esaterako) errazagoa eta erakargarriagoa da ikasleak poesiara hurbiltzea. Hauek guztiak baliabide egokiak baitira hozkotasuna lantzeko, jariotasuna, jendeaurrean hitz egiteko teknikak, jolasen bidez hitzkuntza hobetzeko...

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Mikel antzera nik ere batxilergoan landu nuen poesia eta batez ere gazteleraz. Poema hauen analisia egitea zen helburua, egiturak, errimak,etab. Ez genuen hausnarketa sakonik egiten. Aztertu genituenak gaztelarazko poeta klasikoen lanak izan ziren, Quevedo, Lope de Vega, Luis de Gongora eta Lorca modukoak.
      Hainbatetan gertatzen den moduan, adin horrekin derrigortu gintuztenez handik aurrera gutxitan irakurri izan dut poesia, lagunen batek idatzi duenean soilik esango nuke.

      Ezabatu
  4. Kuriosoa! Disrupzio txikiak egiteko gogoa piztu zait.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Egin eta kontatu! Badakizu, Argi, gure poesia oso merkea dela!

      Ezabatu
    2. Bale. Ez dut lurra jango, baina zerbait okurrituko zait.

      Ezabatu
    3. Merkea da oso, baina erraza ez dakit... Nik beste norbaitek egiten dituena entzutea edo irakurtzea nahiago dut, izan ere, irudimena gutxi batzuek daukaten bertutea dela uste dut (Iñigo Astiz esate baterako).
      Argi, animatu! Gustura asko entzungo zaitut!

      Ezabatu
  5. Hilabete hauetan, Iralen hainbat olerkigile ezagutu ditugu eta bere poemak irakurri ditugu: Leire Bilbao, Kirmen Uribe, Amets Arzallus, Karmele Jaio... benetan interesgarria!!!

    ErantzunEzabatu
  6. Ni ez naiz oso olerkizalea, baina onartu behar dut Iñigo ikusi edo entzun dudan bakoitzean ikusmina piztu zaidala

    ErantzunEzabatu
  7. Iñigo Astizen berrri IRALEn izan dut, ez ezagutzetik, bere poemekin behin eta berriz topo egitera pasa naiz eta gaur, bere elkarrizketa ikusteak ilusioa haundia egin dit egia esan. Poesia errezitalerako bere "Joemak eta Polasak" liburutik "Dortoka txikia" aukeratu dut. Oso Poema polita iruditu zait, heldu zein haurrei begira, bakoitzak, hitzetan literalki geratu edo interpretazio sakonago bat atera dezakeelako. Eta horregatik, hortik abiatuta, liburua osatzen duten poema gehienak irakurri ditut. Poesia erakustaldirako egin dudan artefaktuaren barruan, liburu horretako poemak sartu ditut, eskolara bueltatzen naizenean, bost urteko umeekin, ahal den ehinean, poesia pixka bat lantzeko asmoz. Guzti hau eta gero, aipatutako beste bi liburuei ere begiradatxo bat bota beharko diedala uste dut.

    ErantzunEzabatu
  8. Iralek egiten didan beste oparia: poesiaren mundu zoragarrian birmurgiltzea. Gaztaroan poesia irakurtzen aritzen nintzen garai bat izan nuen. Baina batez ere, espainolez irakurtzen nuen, Erdialdeko eta Hego Amerikako literatura beti oso gustuko izan dut (Eduardo Galeano maite dut). Poeta euskaldunaz, orain gutxira arte galdetzen bazenidaten, Sarrionandia erantzungo nuke eta denbora beharko nuke izen gehiago aipatzeko. Gaur egun, ikastaro liluragarri honi esker, hainbat euskal idazle ezagutzen ditut, baita hauen obrak irakurtzen gozatu ere!
    p.d. Leire Bilbao betiko nire mesanotxean...
    Zein da zure euskal idazle gustukoena?

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ya beste opari bat, ala da!!!!!
      Leire Bilbao deskubrimendu polita.
      Castillo Suarez egun tristeentzat.

      Ezabatu
  9. Gogoratzen dut, txikitan asko gustatzen zitzaizkidala poemak. Alde batetik, eskolan irakurtzen zizkigutenak edo guk sortutakoak eta baita amak irakurtzen zizkidanak ere. Garai hoietako askok jolas bezala ulertzen nituen, hitz jolasak adibidez. Iñigo Astizen Joemak eta Polasak garai horiek gogorarazi dizkidate.
    Orduztik hona ordea, poesia, ulertzeko irakurketa "zaila" iruditu zait. Poetak zer transmituta nahi duen asmatu behar izateak urduri jartzen ninduen. Azkenaldian berriz, konturatu naiz poema bera ez dela berdina pertsona bakoitzarentzat, bakoitzari transmitzen diona bakarra delako.

    ErantzunEzabatu
  10. Asko disfrutatzen dut poesiarekin, bai euskaraz, baita gaztelaniaz ere. Erabat ahaztuta nuen eta IRALEk berriz ere horretan murgiltzeko aukera eman dit. Adibidez, Sarrionandiak itzuli zuen Lucretius erromatar filosofoaren Zauri ezkutua izeneko poema kriston aurkikuntza izan da niretzako. Eskola eta institutu garaian poesia asko irakurtzen nuen, baita idatzi ere, baina geroztik erabat ahaztuta izan dut... Zergatik? Ez dakit, baina on egiten didalaz ohartu naiz eta hemendik aurrera nire bizitzan presente mantendu nahiko nuke, irakurle moduan baino ez bada ere.
    Ezin da ukatu poesiak dituen onurak: oharkabean pasatzen diren gauza horietan arreta jartzera eramaten zaitu, gelditzera eta hausnartzera, zure barne mundua aberasten du,... Eta irakasle bezala esan, praktikoagoa izanik, ezin dugula ahaztu poesiak duen indarra edozein edukiren transmisiorako: errimak, doinuak,... kontzeptuak bereganatzeko laguntza paregabea eskaintzen dute.
    Poesiak gaur egungo munduan eta bizitza erritmoan leku gutxi badu ere, saia gaitezen hori mantentzen, gure babesleku eta gozamenerako leku izan dadin.

    ErantzunEzabatu
  11. Beti gustatu zait umeei poemak irakurtzea, eta normalean, umeek ere, gustura entzuten dituzte. Ez nuen ezagutzen "Joemak eta Polasak liburua, baina gaur liburu honetako olerki batzuk irakurri ditut eta oso iradokitzaileak eta dibertigarriak iruditu zaizkit. Gelako liburutegian izateko liburua iruditu zait.

    ErantzunEzabatu
  12. Poesia gutxi irakurri dut, txikitan, batzuetan irakurtzen nuen, baina oso motzak zirelako eta erdi behartuta nengoelako. Hala ere, oso instrumentu ona iruditzen zait edozein egoera azaltzeko edo aldarrikatzeko: norberaren barne egoera adierazteko, tresna politiko erabiltzeko, munduan gaizki dauden kontuak hausnarketa egiteko... Azken finean, poesia, bizitzeko modu bat izan daiteke.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haur eta gazte literatura

Zipriztina - Amets Arazallus