Haur eta gazte literatura
Gaur blogean landuko dugun gaia eskola eta literaturaren arteko gurutzaketa izango da. Lehenengo, haur eta literatura lantzeko eskura ditugun baliabide eta eragile batzuk ezagutuko ditugu. Gero, euskal idazle batek gaiari buruz egin duen hausnarketa irakurriko dugu eta, azkenik, gure txanda izango da. Iruzkinetan jasoko ditugu gaiari lotutako iritzi eta burutazioak, adibidez: ezagutzen zenituen baliabideak? Erabilgarriak direla uste duzu? Ados zaude idazlearen iritziarekin? Ekin diezaiogun! Hasteko, Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura elkartea ezagutuko dugu. 1990ean sortu zen eta bi helburu nagusi ditu: haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea eta euskarazko haur eta gazte literatura sustatzea eta ezagutaraztea. Elkartean literaturaren alor horretara lotuta dauden profesionalek parte hartzen dute, hala nola liburuzainek, irakasle eta ikastetxeek, kultur dinamizatzaileek, kultur eta euskara teknikariek, editoreek, ipuin kontalariek, idazleek, itzultzaileek ...