Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2023

Zirriborroak eta gero - Karmele Jaio - Eskailerapeko

Irudia
Zirriborroak eta gero alternatiben edo utopien etorkizuna irudikatzen duten kontakizun laburren bilduma da. “Eskailerapeko” ipuinean, Karmele Jaio idazlea COVID-19aren pandemian aktibatutako zaintza-sareetatik abiatzen da bere egunerokotasuna auzo-harreman eta zaintzen inguruan oinarritzen duen etorkizuneko eraikin bat irudikatzeko.  Zirriborroak eta gero #3: Eskailerapeko Karmele Jaiok zaintzarako auzo-sareak  fabulatzen ditu Marrazkiak:  Raisa Álava Arabako bilduma #3. 2020ko ekaina Entzun "Eskailerapeko" kontakizuna egilearen beraren ahotik 10:29 minutura arte (lehen atala) . Gero, egin iruzkinak blogean. Iruzkinak egiteko laguntzarik behar baduzu ikusi proiektu honi buruz Karmele Jaiori egindako elkarrizketa labur hau eta saiatu galdera horiek berak erantzuten edo/eta berak erantzundakoen gaineko iruzkinak egiten. Hau da: - Zerbait ikasi al dugu COVID-19arekin? - Zaila izan al zen zuretzat ia fikziozkoa zirudien egoera batean murgilduta (hots, etxealdian) lanean jarr...