Zirriborroak eta gero - Karmele Jaio - Eskailerapeko
Zirriborroak eta gero alternatiben edo utopien etorkizuna irudikatzen duten kontakizun laburren bilduma da. “Eskailerapeko” ipuinean, Karmele Jaio idazlea COVID-19aren pandemian aktibatutako zaintza-sareetatik abiatzen da bere egunerokotasuna auzo-harreman eta zaintzen inguruan oinarritzen duen etorkizuneko eraikin bat irudikatzeko.
Zirriborroak eta gero #3: Eskailerapeko
Karmele Jaiok
zaintzarako auzo-sareak fabulatzen ditu
Marrazkiak: Raisa Álava
Arabako bilduma #3. 2020ko ekaina
Entzun "Eskailerapeko" kontakizuna egilearen beraren ahotik 10:29 minutura arte (lehen atala). Gero, egin iruzkinak blogean. Iruzkinak egiteko laguntzarik behar baduzu ikusi proiektu honi buruz Karmele Jaiori egindako elkarrizketa labur hau eta saiatu galdera horiek berak erantzuten edo/eta berak erantzundakoen gaineko iruzkinak egiten. Hau da:
- Zerbait ikasi al dugu COVID-19arekin?
- Zaila izan al zen zuretzat ia fikziozkoa zirudien egoera batean murgilduta (hots, etxealdian) lanean jarraitzea?
Edo, nahiago baduzu, heldu Karmele Jaiok botatako harimuturren bati:
- Sentitu al zara inoiz "uharte"?
- Nolako harremana duzu zuk bizilagunekin? Aldatu da pandemia aurretik eta ostean?
- "Bular bat" bilatzen du protagonistak. Zuretzat "bular bat" (izan) diren pertsonak nolakoak dira?
Ez dakit zeozer ikasi dugun ala ez. Pentsatu nahi dut baietz. Hala ere, telebistan beti gertaera txarrak agertzen zaizkigu, baina munduan gauza onak ere gertatzen badira, eta horiek ere goraipatu beharko genituzke. Bakoitzaren izaeraren arabera, edalontzia erdi utzik edo erdi beterik ikusten du. Nik nahiago dut pentsatzea COVIDetik askoz indartsuago atera garela eta gizarte hobea izatera pasatu garela.
ErantzunEzabatuUste dut oso egoera baliagarria bizi genuela pertsona bezala, zenbait gauzetan zelako zortea dugula konturatzeko. Hala ere, oso une gogorrak bizi izan genituen, familia batzuetan beste batzuetan baino gehiago. Ni, zurekin bat nator, pentsatu nahi dut hobeak garela harrezgeroztik.
EzabatuKaixo, Idoia:
EzabatuZure iruzkinean irakurtzen dudan baikortasuna kutsatu behar didazu. Nik egindako iruzkina berriz, ezkortasuna trasmititzen du. ☹
Aupa, Mikel!
EzabatuZurea irakurri dut eta egia esan, oso barregarria iruditu zait, ironia puntu hori ere behar dugu munduan. Astelehena da. Bai. Baina horrek esan nahi du gutxiago falta zaigula ostiralerako ;-)
Hala ere, ez gara fijatu behar kanpoan gertatzen diren kontuekin, baizik eta guk zer egiten dugun gure ingurukoak hobeto egoteko. Horrek bai bizitza askoz gehiago alaituko genuke.
EzabatuItxialdi edo askatasun eza horrek, ia hiru urte pasa ostean, bizitako egoera beste ikuspuntu batetik gauzak ikustea eragiten dit.
ErantzunEzabatuAdibidez?
EzabatuPandemia garaian gizarte mailan kezka eta beldurra nagusitu ziren. Karmele Jaiok dioen moduan, hondamendia hitza behin eta berriz erabiltzen zen, kontutan hartu gabe hondamendi mota asko egon daitezkela. Hondamendi pertsonalak, intimoak, familia zein lagun artekoak,... Batzuetan agerian daudenak, beste batzuetan estaltzen saiatzen direnak ( edo garenak), eta beste zenbaitetan gure aurrean egonda ere, ikusi nahi egin ez ditugunak. Izan ere, behin ikusita edo horretaz jabetu garela, erreakzioren bat espero da gugandik. Berdin dio hondamendi hori geurea den edo gure ondokoarena, ekin behar diogu. Eta batzuetan ez dugu indarrik horretarako, edo gogorik, edo ez dakigu nola egin, ez dugu huts egin nahi,... Eta denbora aurrera doan heinean, hondamendiak indarra galtzen badu ere, gainean daramagu ezer egin ez izanaren pisua.
ErantzunEzabatuEz zen erreza inorentzat Pandemia bizi ginena. Bakarrik bizi direnetzat, seme-alaba txikiak zituztenentzat, zaharrentzat, nerabezarentzat...Egoera ez zen izan bat ere erraza, eta bizilagunen arteko laguntze sare horiek besteen laguntza eta harremana behar dugula frogatu zuten. Nik uste dut gauza batzuk ikasi ditugula, noski.
ErantzunEzabatuBat nator zurekin. Haur, gazte, guraso, agure, nerabe, dibortziatu edo tratu txarren biktima izan, denontzako izan zen garai gogorra, neurri batean edo bertzean. Dena den, akaso egoeraren larritasunari baino, egoerari aurre egiteko moduari erreparatzea ariketa polita izan daiteke.
EzabatuCovid-ak gauza asko nahastu zituen gugan, onerako eta txarrerako. Telebistan, Txinan pertsonak hiltzen zituen holako birus bat zebilela entzuten hasi, eta nik, gugana iritsiko ez zela pentsatu nuen hasieran (Horiek txinatarren kontuak, hona ez da iritsiko), baina iritsi zen eta egun batetik bestera, ia konturatu gabe, etxean sartuta geunden ia denak. Beldurrak jota hasieran, zalantza pila batez josiak gehienak eta komunikabideetan agertzen ziren berriak ez zuten gure buru eta pentsamenduen egoera hobetzen.
ErantzunEzabatuBaina etxe barruan egondako egunak pastzen zihoazen ehinean, uste dut, enpatia lantzen joan ginela edota zenbait harreman sendotu. Utopikoa oso, izan ere, ezin ginen besteekin egon, harremanak telefonoz edota beste gailuekin egin behar izaten genituen. Baina besteekin ezin egonak, bestekiko harremana beste modu batean eta ohikoa ez den moduan gauzatzera eraman gintuen. Zenbait harreman sendotu genituen, agian beste batzuk bukatu ere. Bata zein bestea, gure burua hobeto ezagutzera edota gurekin bizi zirenei denbora gehiago eskaintzera jo genuen. Esan daiteke humanoagoak bihurtu ginela.
Baina hiru urte pasa dira ia bizipen horretatik eta gaur egun, geratzen al da garai horretan landu genuen enpatia eta humanitate hori? Eguneroko errutinak eta denbora faltak albokoaren behar eta emozioei begiratzeko denbora kendu ote digu berriz ere?
- Zerbait ikasi al dugu COVID-19arekin?
ErantzunEzabatuEz. Eta horrela amaitu nezake iruzkina.
Bazirudien bizi izan genuen etenaldiari esker "reset" moduko eraberritze eta gizartearen berpizkunde bat lortuko genuela. Baina ez da horrela izan. Ordenagailua matxura bat duenean irtenbide eta konponbidetzat jotzen dugu "reset" botoia. Eta batzuetan funtzionatzen du.
Gizartearekin ordea, ez da hala izan.
Hausnartzeko tartea izan genuen denbora gelditu zen une horretan. Telebistan ateratzen ziren ekimen eskuzabal eta positibo horiek non daude gaur egun? Dagoeneko ahaztu ditugu.
Animaliak ere giza-eremua deskubritzera etorri ziren, asfaltora hurbildu ziren. Eta non daude gaur egun?
Elkarlanean aritzeko bizilagun sareak indartu ziren, enpresen ordutegiak eta lan egiteko ohiturak malgutu ziren, eskolak online emateko irtenbideak asmatu genituen, eskola batzuen ordutegiak ere aldatu ziren... Eta zer ikasi dugu guzti horretatik?
Sare batzuk mantentzen dira gaur egun, besteak difuminatu egin dira denborarekin; enpresek bere ibilgu berberera itzuli dira; eta eskoletan ere berdin: CurriDigia salbu.
Astelehena da bai, eta urruti dago ostirala. Horregatik izan daiteke nire iruzkinaren ezkortasuna.
Orduan niri ere astelehena eragin dit. Nik uste dut gauza bat ziur ikasi dudula; lagunak zirenak ez zirela hain lagunak...bakoitzak berea eta beragatik besterik ez dela kezkatzen, eta tiroia aprobetxatuz osakidetzak eta beste erakunde publiko batzut aurpegi faltsua erakutsi zutela...(txalo artean ezkutatuta egon zena, benetazko batzuk bakarrik merezi zituena, porzierto)
EzabatuKarmeleren ahotsetik atera da konfinamenduan askok sentitu genuena, hasieran beldurra, barruan geratzeari...gero beldurra, kanpora eteratzeari. Mesfidantza kanpoan eta segurtasuna barruan. "Ez da hain gaizki egoten" " ez ateratzeko aitzakia perfektua" eta horrelako esaldiak entzuten ziren. Gero etxera itzultzeko ordua ez zitzaigun hain txarra iruditu eta azkenik "nire bizitzako gabonik onenak" ere entzuten zen...
ErantzunEzabatuOrain dena amesgaiztoa izan zela ematen du, edo gure benetako ametsa? Sozialak gara benetan? edo Gizarteak bultzatzen gaitu sozialak izatera? edo gure babeslekua eskertu genuen, benetako kit-kat izan zen??
Oso ona galdera. Nik uste dut gizarteak bultzatzen gaituela sozialak izatera eta etxezalea dena, lagun asko ez dituena edo gehiegi hitz egiten ez duena arraroa da gizartearen begietan.
EzabatuNire kasuan bai familia bai lagunak "bular bat" bihurtu dira askotan, edo ez bihurtu, baular bat direla. Gaizki sentitzen naizenean edo laguntza behar dudanean, haiegana jotzen dut. Uste dut oso garrantzitsua dela gure artean edota alboan dugunarekin, laguntza eskatzen ikasi behar dugula, eta gure munduan isolaturik ez bizitzea.
ErantzunEzabatuBabesa, emakume, autodefentsa, uharte, bakartuta, senar- ohia, mehatxu, bizilaguna, zaintzarako sare herritarra... zaintza!
ErantzunEzabatuEsperientzia desatseginak bizi izan ditu Cristinak (eta bere semeak), "babestu" behar zuen bere senar- ohiak eraginda. Etxealdiko garaian, aldiz, bere bizilagunagatik babestuta eta zainduta sentitzen da: "...Eta sentitu nuen urtetan leku okerrean bilatzen aritutako bularra aurkitu nuela azkenekoz, nire masaila lasai pausatu ahal izateko."
Pasarte honek pentsarazi dit norekin bizi garela ez dakigula. Kasu honetan, Cristinak etsaia etxean zuen. Gizon honek bere ingurutik bakartu zuen emaztea. Zorionez, uhartetik gero eta urrunago ihesi doa Cristina, baina garrantzitsuena bakarrik igeri ez doala da. Izan ere, ezinbestekoa iruditzen zait gure artean elkar zaintzea.
Pertsona bakoitzak du bere hondamendi propioa. Gure bakardadean eta beldurretan lagunduko diguten beste pertsona batzuk duten garratzia erakutsi digula pandemiak uste dut.
ErantzunEzabatuHonetaz gain, bizilagunak gure teilatu beraren azpian bizi diren pertsona arrotz batzuk bezala ikusi izan ditut batzuetan. Karmele Jaiok idatzitako kontakizun honetan, bizilagunaren eta protagonistaren artean dagoen gerturatzea eta bere presentzia hutsak transmititzen dion lasaitasuna asko gustatu zait. Gure inguruan bizi diren pertonekin lotura osasuntsuak eraikitzean ahalegintzea funtsezkoa dela uste dut.
Pila bat gustatu zait, Karmele Jaioren elkarrizketaren amaiera. Oso estu geratzen zaigun jertsean sartu nahi hori. Bizitzan, zenbatetan eta zenbatetan saiatzen gara enkajatzen arau sozialek markatzen diguten horretan?
ErantzunEzabatuBai, zer modu ulergarrian eta estetikoan azaltzen den. Guztiz ados bere hitzekin!: "Utopia zaindu distopian murgilduta"
EzabatuNik covidaren ondotik jaso dudan inpresioa da izakiak, oro har, oso zaurgarriak garela eta zaurgarritasun egoera horien aurrean gure jarrera eta portaerak oso desberdinak izan daitezkeela. zenbait kasutan muturrekoak izatera iristen direlarik.
ErantzunEzabatuNire auzokideekin COVID-19 aurretik genuen harreman antzerakoa dugu, eskaileran elkar agurtzeaz gain ezer gutxi esaten diogu elkarri. Gure eraikinean ez ditugu balkoirik, beraz etxealdian elkar ikustea noizean behin eskaileran topatzea zen, eta hau errespetu edo beldurragatik distantziarekin egiten genuen.
ErantzunEzabatuUme txikiak dituztenek harreman gehiago izan zuten parean bizi zirenez ateak zabaldu eta eskaileran jolasean aritzen zirelako. Gaur egun harreman hori mantendu dutela esango nuke, askotan bi familiak batera eskaileretan aurkitzen ditudalako.
Etxealdia gogorra izan zen bakarrik bizi zen jendarentzat, batez ere jende nagusiarentzat. Nire kasuan bakarrik bizi izanik, bideo deiak eta on line jolasak ziren lankide, familia edo lagunekin harremantzeko modua. Egoera hori izan da ere, ez nintzen "uharte" bat sentitzen, kontaktu fisikoa falta zen baina ez nintzen bakarrik sentitzen, ezin dezaket jakin nire aurreko atean bizi den andre nagusia sentimendu berdina zuen edo ez.
Herri txikietan edo auzo batzutan zaintzak sareak sortzea, hain ezaguna egin zen "elkar zaintzea" lema hori praktikara eramatea iruditu zitzaidan, geroz eta berekoiago den gizarte honetan. Zaintza sare horiek sustengatu zuten hainbat denda txiki, bertan kontsumituz eta beharrezko dena kontusmituz.
Mundu mailako pandemia honetatik indartuak eta gizarte hobe bat irtengo zela saltzen ziguten, medikuei eskainitako txaloak, orain kexak bihurtu dira itxaron zerrenda luzeetan, 7 minutuko kontsulta ostean edo kontsulta telefonikoen ondoren. Geroz eta denda txiki gehiago ixten ari dira, eta lehen ez bezala, orain amazoneko furgoneta egunean para bat bider etxe azpian ikusten dut, lan egun edo jai egun izan.
Irudipena dut, COVID-19ak sortutako pandemia probestu dutela, geroz eta gizarte berekoiago eta indibidualistago bat sortzeko, honen aurrean guztiz beharrezkoak dira zaintza sareak moduko ekimenak, auzolanean oinarritzen direnak, benetan elkar zaintzen gaituztenak.