Zipriztina - Amets Arazallus

ZIPRIZTINAK bideo-sorta abiatu du Euskal Idazleen Elkarteak: zer garen esateko beste modu bat da. Bost idazlerengana jo dute horretarako, baina ez daukate gelditzeko asmorik.

Lehen ZIPRIZTINA Amets Arzallusek dakar, eskuen inguruan eta eskuekin idazteaz mintzo da. Hemen ikus dezakezue bideoa:


Bideoa ikusi ondoren idatzi iruzkinak blogean eta erantzun ikaskideek idatzitako iruzkinei. Ez badakizu iruzkinean zer idatzi hona inspiraziorako galdera batzuk:

- Zer harreman dago, zure ustez, eskuen eta sormenaren artean? 

- Zure inguruan non ikusten dituzu eskuz idatzitako testuak? 

- Zein izan zen zuk eskuz idatzitako azken testua? Eta lehena?

- Testu bat idatzi behar duzunean zer egiten duzu zuk lehenengo?

- Gertatu al zaizu zuri ere, Ametsi bezala, zuk aspaldi idatzitako testu bat hartu eta harriduraz irakurtzea?

- Zer dakizu eskuz egiten?

- Ezagutzen al duzu eskuei buruzko sormen lanik?

Iruzkinak

  1. Azken urteotan gero eta eskuz idatzitako testu gutxiago ikusten dira. Eskoletan umeek eskuz idazten dituzten testuak irakurri eta irakurtzeko aukera badaukagu, baina egia da ere, ordenagailuz idatzitako testuak areagotzen ari direla Lehen Hezkuntzan ere.
    Nik, pertsonalki, eskuz idaztea nahiago dut, horregatik nahiz eta ordenagailuz idatzi behar izten dudan, gehienetan, ordenagailura pasatu aurretik, testuak eskuz idazten ditut.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Nire kasuan kontrako bidea egin dut azkenaldian. Gutxitan eskuz idazten dut, eta egin behar dudanean, ordenagailua hartzen dut lehenago. Ez naiz oso trebea eskuekin edota eskulanetan, horregatik nire kaligrafia kaskar samarra da. Gogo kontua izan daiteke, trebetasun falta agian...

      Ezabatu
    2. Galtzen ari da eskuz idaztearen ohitura gaur egun ordenagailuz idatzi beharraren ohitura lehenesten ari garelako (bizi garen mundu digitalizatua kontuan izanda). Horrek alde positiboak dituen arren, negatiboak ere baditu.
      Zurekin bat nator eskuz idaztearen nahia lehenesten duzunean. Nire ustez, eskuz idazterakoan zer eta zelan isladatzen duzun asko aldatzen da; ``eskuz idatziz ideia bat harremanean sartzen da materiarekin, errealitatea ukitzen hasten da, lur hartzen´´. Barnean dugun ideia paperean jartzen dugunean, errealitate bihurtzen hasten baita.

      Ezabatu
    3. Nire kasuan egoeraren arabera bata edo beste egiten dut, baina egia da ordenagailuan zuzenean idatziz gero, nire pentsamendua antolatzen laguntzen didaten zirriborroak eta marjina ondoko ohartxoak faltan izaten ditudala. Eskuz egindako zirriborro kaotiko horietan nire pentsamenduaren egituraketa hobeto jasotzen dela iruditzen zait.

      Ezabatu
    4. Bai ni ere horren aldekoa naiz, ordenagailuz idatzi aurretik eskua eta papera erabilita hobeto moldatzen naizela.

      Ezabatu
    5. Nik ere gehien bat ordenagiluan idazten dut. Hala ere, idatzi behar dudanaren gidoi bat egin behar badut beti jotzen dut eskuz paper batean idaztera. Baliabide zuzen eta hoberena iruditzen zait era azkar batean nere pentsamenduak antolatzeko.
      Hala ere, azken urteotan ez dut eskuz idatzitako lanik entregatu behar izan eta nere kaligrafia kaxkartu da.

      Ezabatu
    6. Teklak nire burua eta eskuen artean sartzen direnean, bihotzak diktatutakoa ez dut ondo entzuten.

      Ezabatu
    7. Nik, eskuz, urteak eta urteak daramat ez dudala ezer idazten. Lagunen artean eskutitzak idazten nituen, baina teknologia berriei esker, ohitura hori erabat galduta daukat.

      Ezabatu
    8. Nik, Ametsek dioen bezala, eskuz idazten dudanean polikiago idazten dut eta gauzak hobeto pentsatzeko denbora izaten dut. Horrekin batera egindakoa buruan errazago gordetzen dut. Bestalde, idatzitakoa zatika ikusi beharrean bere osotasunean ikusteak laguntzen dit testua hobeto egituratzen.

      Ezabatu
  2. ``Zerbait idaztea eta handik denborara irakurtzea beti da ariketa kiropraktiko bat; ohartuko zara zuzentzat zenituenak oker zeudela eta okertzat zenituenak, beharbada, zuzen.´´

    Denbora pasatzeak, pentsamenduari zein barne munduari laguntzen dio gauzak beste era batean ikusi eta sentitu ahal izateko, ariketa kiropraktiko baten moduan...Askotan momentuan ez gara kontziente bizitzen zein sentitzen ari garen hori zergatik ari garen modu horretan ikusten edota kudeatzen (eta baliteke hori izatea txarto egotearen arrazoi nagusiena eta ez berez, gertatzen ari dena) eta denborara pasatzean, argiago eta desberdin ikustea lortzen dugu (hobeto sentituz).

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Niri inoiz gertatu zait aspaldi idatzi nuen zerbait berriz irakurri dudanean ez dudala nire burua hitz horiekin identifikatu. Hitzok arrotz sentitu ditut.

      Ezabatu
  3. Berri Txarrak-ek zioen moduan: mezu hilak idazteko, elkarrekin sentitzeko, arriskua txalotzeko eta mundu hau jorratzeko... ESKUAK. Beti mirestu izan ditut eskuz egindakoak: josketa lanak, askotariko artisautza, poemak,... Azken finean, hutsetik abiatuz zerbait sortzearen abilezia, horretarako gainera gure gorputzaz baliatuz, berezko ditugun tresnak erabiliz.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. "Eskuekin lan egiten duena eskulangile bat da; eskuekin eta buruarekin egiten duena artisau bat da, baina eskuekin, buruarekin eta bihotzarekin lan egiten duena artista bat da." - (Lous Nizer)

      Ezabatu
    2. Ze polita oharra Maitane guztiz ados.

      Ezabatu
    3. Ados Berri Txarrak, zein Nizerrekin! Zelako enbidia ematen dit hitzez (idatzia edo ahoz) argi adierazteko gaitasuna duen jendeak.

      Ezabatu
  4. "Idaztea gauzen logika ezkutua aurkitzea da" "...zirriborro hori zure pentsamenduen kutxa beltza da".
    Badirudi idaztean ikusi edo bizi izan dugunaren inguruko hausnarketa egiten dugula, hau da, ez gara azalean geratzen eta idazten dugunean gure pentsamenduak azaleratzen ditugu.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Eskuz idatzitakoarekin "logika ezkutua aurkitu" eta "pentsamenduen kutxa beltza dela" ren inguruan hausnarketa egingo dut pertsonalki agian bai....

      Ezabatu
  5. Eskuz idazteko joera handirik ez daukat egia esan, baino egiten dudanean emozioekin zer ikusia daukaten idatziak izaten dira, nire emozioak adierazteko modu bat bezala, alegia. Gertakari baten aurrean idazteko gogoa datorkit eta bertan nire emozioak azaleratzen ditut .
    Eskuz idatzi nuen azkenekoa duela hilabete eta erdi izan zen osaba baten heriotza gertu zegoelarik.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Eskuz idaztea, zenbaitetan, barrenak lasaitzeko balio du. Batzuetan, beste modu batean ezin dugunean adierazi, orri batean idatzi eta gero, gure erritual propioak erabili ahal ditugu (apurtu, erre, gorde, nonbaiten utzi edo eman...) funtzio hori lortzeko. Zure iruzkinean, horrelako zerbait egin nahi izan zenuela iruditzen zait.

      Ezabatu
  6. Ametsek emandako idaztearen definizioa asko gustatu zait.
    Nire kasuan, egia esanez, gero eta gutxiago eskuz idazten dut, eta gehienetan idatzi hauek laneko zereginekin zerikusia dute eta ez nik barruan daukaguna kanporatzeko edo nire ideiak, pentsamendua elkarbanatzeko.
    Gure burua argitzeko paper txuri baten aurrean esertzea eta gauzak idatzi, nahiz eta hasiera batean zentzu asko ez, uste dut oso ariketa ona dela eta gehiago egin beharko genuke.

    ErantzunEzabatu
  7. Ametsek aipatu duen moduan, nik ere idazteko lasaitasuna, isiltasuna eta denbora behar dut. Eskuz idaztean beste erritmo bat hartzea beharrezkoa da. Buruan dugun ideiaren eta fisikoki adierazten dugunaren arteko lotura eta prozesua polita/interesgarria dela uste dut.

    ErantzunEzabatu
  8. Txikitan, eskolan, beti idazten genuen eskuz, arkatzarekin hasieran eta handik urte batzuetara, boligrafoa erabiltzen hasteko esaten ziguten. Niri, momentu horrek, beldurra eta urduritasuna sortzen zidan. "Gaizki egingo dut, konfundituko naiz eta ezin borratu, zirriborroz beteriko lana aurkeztuko dut..." Hortik, ordenagailurako jauzia beste modu batean gogoratzen dut, beno, egia esan, nik idazteko makinara egin nuen salto, hor eskuak ere erabiltzen dira, baino beste modu batean. Baino, ezabatzeko aukera bazegoen. Ordenagailuan, berdin berdin, gaizki egindakoak, idazteko makinan baino errezago borratzen ziren.

    Eta eguneroko bizitzan zer gertatzen da? agian, dena ezabatu beharrean, ustez gaizki egindakoei, buelta batzuk ematen ikasi beharko genuke, gauzak beste modu batez ikusten saiatu, izan ere, ia dena da baliogarria.

    Gaitik irten naizela uste dut, baino hauxe da azken finean, bideoa ikusteak sorrarazi didan gogoeta. Eta hau ez dut ezabatu behar.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Idatzitakoa, zerbaitek sortutako gogoeta da, zergatik ezabatu ordea???? Ondo egin duzu ez borratzen Nerea.

      Ezabatu
  9. Eta idazteko une honetan, teklak sakatzen ditudan bitartean, sentitzen dudana egoki adierazteko paper bat beharko nukela konturatzen naiz. Eta ondokoa , agian nik bezala pentsatuz, paper bat hartu eta idatziz ikusi dut. Eta gustatu zait. Eta inbidia eman dit. Bere burua eta eskuak nireak baino konektatuago daudela pentsatu dudalako...

    ErantzunEzabatu
  10. Eskuak erabiltzea daukagun abilezia da eta Arzallusek dioen bezala, niretzat ere eskuz idaztea eskulan bat da.
    Etengabe idazten dut eskuz, mota askotako oharrak paperean apuntatzeko ohitura daukat betidanik (oraindik paperezko agendan hitzorduak apuntatzen ditudan horietako bat naiz).
    Gainera, eskuz idazterakoan, ideiak hobeto antolatzen ditut eta Amets Arzallusek aipatu duen bezala, pentsamenduari laguntzen dio.
    Beraz, aukeran, teklatu baten aurrean, emaidazu boligrafo bat.

    ErantzunEzabatu
  11. Lehen Hezkuntzako irakasleak garen aldetik eskuz idatzitako testuekin lotura handia daukagula esango nuke, ikasleen testu idatziak maiz irakurtzen eta zuzentzen ditugulako. Testu idatziak sortu behar ditugunean, berriz, ordenagailuan sortzen ditugu zuzenean eta oso gutxitan hartzen dugu arkatza edo boligrafoa, oharrak idazteko edo testu motzak soilik idazten ditugu.
    Nire azken eskuz idatzitako testua aurreko astean egin nuen, nire autobiografia lana idatzi nuenean, eta beti ziriborro bat egiten dut aurretik.
    Eskuz idatzitako testuak pertsonalagoak iruditzen zaizkit, zutaz informazio gehiago ematen, dute, horregatik, agian, nire gauza pertsonalari buruzko testuak sortzen ditudanean koadernoa eta boligrafoa hartzen ditut eta inoiz ez ordenagailua.

    ErantzunEzabatu
  12. Zer harreman dago, zure ustez, eskuen eta sormenaren artean?
    Hainbat arlotan, idazketan adibidez, sormen prozesuan harreman zuzena du, eskuarekin zirriborroak egiten ditugu eta azken ekoizpen bat sortzea posiblñe egiten dute. Zirriborroan, gure ideiak antolatu eta paperean idatzi, sortzen doan testuan aldaketak edo zuzenketak egin, beste pertsona batek irakurtzea posible egiten du, denbora eman eta berrikusi daiteke, zuzenean azken testua idatzi ordez.
    Eskuek gure buruan ditugun ideiak edo nahiak gauzatzen dute. Pertsona batzuentzat berebiziko garrantzia dute, beraien bitartez komunikatzen bai dira.
    Eskuekin testuen zirriborroak egiten trebatzen ditugu ikasleak, eta beraiei adibidea ematen diegu guk ere zirriborroak eginez eskolan.
    Musikan, beharrekoak ditut eskuak bai musika sortzeko, zein ekitaldi baten nondik norakoak idatziz jasotzeko, zehazteko, dena buruz ikasi gabe.
    ESKUAK (Berri Txarrak)
    "Mezu hilak idazteko eskuak
    elkarrekin sentitzeko eskuak
    arriskua txalotzeko eskuak
    ta mundu hau jorratzeko eskuak."

    ErantzunEzabatu
  13. Idazteko abiadura, gorputzaren jarrera, idazten duguna, etab. oso konektatuta dauden gure momentu horretako egoera emozionalarekin. Oso gustuko dut arkatz batekin eta egoera lasai batean pixkanaka ideiak kanporatzen joatea eta testua sortzen joatea.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haur eta gazte literatura

Booktegi - ElkarrizKATEA - Ana Morales eta Iñigo Astiz