Mezuak

Booktegi - ElkarrizKATEA - Ana Morales eta Iñigo Astiz

Irudia
Booktegi kultur elkartea da, eta euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzea du helburu. Formatu elektronikoak ahalik eta modu eraginkorrenean aprobetxatzen saiatzen gara helburu horren alde. Webgunean (booktegi.eus) gure liburuak dohainik deskarga daitezke, baita gure bideoak ikusi eta audioak entzun ere. Liburuak eta audioak hainbat ataletan antolatuta daude: fikzioa, drama, erreportajea, poesia, kirolak, saiakera, gazte literatura… Bideoetan idazleen elkarrizketak daude ikusgai, baita saio berezien filmazioak ere. ElkarrizKATEA saioan urtero-urtero literatur solasaldien katea osatzen dugu. A idazleak B idazleari galderak egiten dizkio lehenengo atalean; bigarrenean, B idazleak egiten dizkio galderak D idazleari… Azken atalean, azken egileak lehenengoari –A idazleari– galdetzen dio bere lana, bizitza eta iritzien inguruan. Idazleekin batera, editoreek eta itzultzaileek parte hartzen dute ElkarrizKATEAn. Solasaldi irekiak dira, eta literatura eta liburuak maite dituen edozein ikusleren

Zirriborroak eta gero - Karmele Jaio - Eskailerapeko

Irudia
Zirriborroak eta gero alternatiben edo utopien etorkizuna irudikatzen duten kontakizun laburren bilduma da. “Eskailerapeko” ipuinean, Karmele Jaio idazlea COVID-19aren pandemian aktibatutako zaintza-sareetatik abiatzen da bere egunerokotasuna auzo-harreman eta zaintzen inguruan oinarritzen duen etorkizuneko eraikin bat irudikatzeko.  Zirriborroak eta gero #3: Eskailerapeko Karmele Jaiok zaintzarako auzo-sareak  fabulatzen ditu Marrazkiak:  Raisa Álava Arabako bilduma #3. 2020ko ekaina Entzun "Eskailerapeko" kontakizuna egilearen beraren ahotik 10:29 minutura arte (lehen atala) . Gero, egin iruzkinak blogean. Iruzkinak egiteko laguntzarik behar baduzu ikusi proiektu honi buruz Karmele Jaiori egindako elkarrizketa labur hau eta saiatu galdera horiek berak erantzuten edo/eta berak erantzundakoen gaineko iruzkinak egiten. Hau da: - Zerbait ikasi al dugu COVID-19arekin? - Zaila izan al zen zuretzat ia fikziozkoa zirudien egoera batean murgilduta (hots, etxealdian) lanean jarraitz

Haur eta gazte literatura

Irudia
Gaur blogean landuko dugun gaia eskola eta literaturaren arteko gurutzaketa  izango da. Lehenengo, haur eta literatura lantzeko eskura ditugun baliabide eta eragile batzuk ezagutuko ditugu. Gero, euskal idazle batek gaiari buruz egin duen hausnarketa irakurriko dugu eta, azkenik, gure txanda izango da. Iruzkinetan jasoko ditugu gaiari lotutako iritzi eta burutazioak, adibidez: ezagutzen zenituen baliabideak? Erabilgarriak direla uste duzu? Ados zaude idazlearen iritziarekin? Ekin diezaiogun! Hasteko, Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura elkartea ezagutuko dugu. 1990ean sortu zen eta bi helburu nagusi ditu: haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea eta euskarazko haur eta gazte literatura sustatzea eta ezagutaraztea. Elkartean literaturaren alor horretara lotuta dauden profesionalek parte hartzen dute, hala nola liburuzainek, irakasle eta ikastetxeek, kultur dinamizatzaileek, kultur eta euskara teknikariek, editoreek, ipuin kontalariek, idazleek, itzultzaileek edota ilustrat

Zipriztina - Amets Arazallus

Irudia
ZIPRIZTINAK bideo-sorta abiatu du   Euskal Idazleen Elkartea k: zer garen esateko beste modu bat da. Bost idazlerengana jo dute horretarako, baina ez daukate gelditzeko asmorik. Lehen ZIPRIZTINA Amets Arzallusek dakar, eskuen inguruan eta eskuekin idazteaz mintzo da. Hemen ikus dezakezue bideoa: Bideoa ikusi ondoren idatzi iruzkinak blogean eta erantzun ikaskideek idatzitako iruzkinei. Ez badakizu iruzkinean zer idatzi hona inspiraziorako galdera batzuk: - Zer harreman dago, zure ustez, eskuen eta sormenaren artean?  - Zure inguruan non ikusten dituzu eskuz idatzitako testuak?  - Zein izan zen zuk eskuz idatzitako azken testua?  Eta lehena? - Testu bat idatzi behar duzunean zer egiten duzu zuk lehenengo? - Gertatu al zaizu zuri ere, Ametsi bezala, zuk aspaldi idatzitako testu bat hartu eta harriduraz irakurtzea? - Zer dakizu eskuz egiten? - Ezagutzen al duzu eskuei buruzko sormen lanik?